Albisteak

Kolore guztietako basoak elkartearen hitzaldia izango da ostegunean Portalen

Zestoako Katamarrua Natur Taldeak eta Portale Kultur Elkarteak elkarlanean antolatuta, Kolore guztietako basoak elkartearen hitzaldia  izango da datorren ostegunean Portalen. Arratsaldeko 19:00etan hasita,  Urtzi Goiti EHUko irakasle eta KGBeko kideak basogintza politikaren analisia egingo du. Gainera, gure basoen gaur egungo egoeraz, pinudien etorkizunaz, datozen urteetan eman beharreko pausoez edota gure basogintzaren norabideaz arituko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide