Albisteak

Komun publiko probisionala jarri dute Euskal Herria plazan

Zestoako Udalak komun publiko probisionala jarri du Euskal Herria plazan. Gaur hasi dira egokitze lanetan eta datozen egunetan izango da komuna martxan.

2020rako komun publiko finko bat jartzea aurreikusten zuen udalak baina aurten izan diren murrizketak direla eta, ezin izan dute lanekin hasi. Komun hori 2021ean jarriko dutela baieztatu du Mikel Arregi Ertxin alkateak eta lan horiekin hasi bitartean, Euskal Herria plazako komun probisionala izango dute herritarrek erabilgarri.