Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Komun publikoa jartzeko lanekin hasi ziren iragan astean eta gaur, ostirala, iritsi da komuna. Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutako erabilera mistoko komun autogarbitzailea izango da. Udalak jakinarazi du Gabonetarako martxan izango dela.
Lorka enpresak fabrikatu du eta 46.464,00 € gastua izan du. Komuna jarri ahal izateko obra zibila, berriz, ART eraikuntzak enpresak egin du eta lan horiek 10.146,58 € euroko kostua izan dute.