Albisteak

“Komunikazio ez bortitza kirol eremuan” hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabalek asteazken honetan

Nerea Mendizabal psikopedagogoak “Komunikazio ez bortitza kirol eremuan” hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, arratsaldeko, 17:30ean hasita, eskolako jangelan. Ekain Guraso Elkarteak antolatu du saioa eta bi orduko iraupena izango du. Zaintza zerbitzua ere egongo da.

Elkarrekin hazi

Pasa den maiatzean Elkarrekin hazi liburua kaleratu zuen Mendizabalek. Komunikazio ez-bortitza oinarri du liburuak eta azalpen teoriko eta praktikoez gain, musika eta umorea uztartzen ditu. Liburuaren lehen zatian komunikazio ez-bortitza aurkezten du eta bigarren zatian alor praktikoak jaso ditu. Hirugarren zatia, berriz, gurasoei zuzendutako atala da, seme-alabei begirakoa eta guztientzako begiradak jasotzen dituena.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide