Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Hirugarren urtez jarraian, Euskararen Foroak bultzatuta “Kontaidazu Ipuin Bat“ egitasmoa jarri dute martxan. Helburua haurren aisialdian ere, euskararen erabilera sustatzea da, gazteenek hizkuntza giro lasaian praktikatzeko aukera eskainiz. Ipuin kontaketak liburutegian egingo dira bi astez behin, asteartetan eta herriko haur guztiak daude parte hartzera gonbidatuak.