Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur, asteartea, arratsaldeko 17:30ean, “Kontaidazu ipuin bat” izango da liburutegian, ikasturteko lehenengoa. Gaurkoan, Aitor Zabala izango da ipuin kontalaria, eta HH3tik eta HH5 bitarteko haurrentzat izango da kontaketa.
Ekintza hau, Euskara Foroak bultzatzen du, “ePelian” eta “Irakurleen kluba” egitasmoekin batera. Hauek antolatzeko herritarren parte hartzea beharrezkoa da. Boluntario izateko, ez da zertan guraso izan behar, edonork eman dezake izena. Parte hartu nahi dutenek, eskolan nahiz liburutegian jarri diren eskuorriak bete, eta bertan dauden postontzietara bota beharko dute urriak 15 baino lehen.