Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur, asteartea, arratsaldeko 17:30ean, “Kontaidazu ipuin bat” izango da liburutegian, ikasturteko azkena. Gaurkoan, Naiara Bereziartua izango da ipuin kontalaria, eta HH3tik eta LHkoentzat izango da kontaketa.
Aisialdia euskaraz sustatzeko sortu zuen Euskara Foroak ekintza hau “ePELIan” saioekin batera. Nora Palmitano Euskara teknikaria eta Euskara Foroko kideak adierazi digunez, bi ekintza hauek, herrian egiten diren lan boluntarioen adibide garbiak dira. Herriko kulturgintza eta herrigintzaren beste taupada bat da.
14 saio egin dira ekintza bakoitzean, “ePELIan” saiok aurrera eramateko, 31 lagunek parte hartu dute eta beste 14 “Kontaidazu ipuin bat” saioen irakurketa egiteko.