‘Kontran’ abestia eta bideoa kaleratu ditu Ezpalakek

“Hortz aina hots” disko berriko aurrerapen kanta kaleratu berri du Ezpalak laukoteak: ‘Kontran’. Abenduaren 2an ikusiko du argia lan berriak. Diskoaren ekoizpena, grabazioa, nahasketak eta masterizazioa Eñaut Gaztañagaren Gaztaina estudioetan egin dituzte. ‘Kontran’ abestiaren bideoklipa, berriz, Holy Fire Design Studiok osatu du.

Hemen abestia: