Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak “Kontsumorako prestakuntza adinekoentzat” programaren edizio berria antolatu du 2016. urterako. Programa ibiltaria da, adinekoei zuzenduta. Programa honek kontsumo arduratsu arloan informazioa eta prestakuntza eskaintzea du helburu. Programak 18 gai ezberdin lantzeko aukera ematen du. Zestoako Gurutze Jubilatu Elkartekoek ondorengo bi gai hauek aukeratu dituzte: “Elektrizitatea eta Gasa” eta “Adinekoen Segurtasuna”.
Martxoaren 8an izango da Adinekoen Segurtasunari buruzko hitzaldia eta martxoaren 10ean Elektrizitatea eta Gasari buruzko tailerra. Hitzorduak 18:00etan izango dira Zestoako Kultur Etxean.