Kontzertu didaktikoa antolatu dute martxoaren 27rako
— 2020-03-21Datorren ostiralean, martxoak 27, Zestoako Musika Bandak eskolako ikasleekin batera kontzertu didaktikoa eskaini behar zuen. Kontzertua atzeratuta gelditu da, baina dena prest zegoenez, proposamen berria egin du Mertxe Merino irakasleak:
Kontzertua marrazkien bidez egitea!
Nola?
Eskolan landutakoa marrazkietan adieraziz
HH: Ikasleak pozik, dantzan, puxikak, suziriak, indioak, bakeroak, zaldiak, esklaboak, antzinako itsasontziak, bakeroen etxeak, herriak, bandako zuzendaria, musikariak, bandako instrumentoak…
LH 1. Zikloa: Indioak, bufaloak, indioak ehizean, indioak bake pipa erretzen, indioak dantzan, totem-ak…
LH 2 Zikloa: Indioak eta kanpamentuak, kolonoak eta haien karretak,indio eta kolonen arteko burrukak, bakeroen herrixkak, esklaboak…
LH 3 Zikloa: Kontzertuko aurkezleak, kontzertuko publikoa, zaldiak zelaietan, indioen Espiritu Handia, Ameriketako Gerra Zibila ( iparra eta hegoaren arteko burruka ), gerra bukaera (4 milioi esklabu askatu zituzten eskubide zibilak lortuz), kontzertuaren bukaera( ikasle guztiak agurtuz)…
Eta nora bidali?
mertxemerino@irakasle.eus
Oharra:
marrazkiak martxoaren 25 arte jasoko ditut.
Emanaldia martxoaren 27a Danbolineko web orrian.
Hona hemen kontzertuko abestiak:
1. ROSS ROY – Jacob de Haan
00:00 – 01:58
2. GUILLERMO TELL – Rossini
3. DAKOTA – Jacob de Haan
Espíritu handia 00:00 – 01:18
Bufaloen ehiza 01:18 – 02:43
Pake pipa erretzen 02:43 – 04:17
Espíritu, mamuen dantza 04:17 – 06:13
Tragedia 06:13 – bukaera
4. VIRGINIA – Jacob de Haan
Indio eta bakeroen arteko borroka 00: – 03:27
Esklaboen dantzan 03:27- 06:00
Gerra eta bukaera 06:00 – bukaera
5. ROSS ROY – Jacob de Haan
06:18 – bukaera
Egin zaitez bazkide