Kopla artean San Blasak oratzen

AEK-ko ikasle eta irakasleok arratsalde ederra pasa genuen atzo. San Blas eguna zela eta opilak egiten irakatsi zigun gure ikasle Inma Alkortak. San Blas opilak egiteko denbora behar denez, eta euskaldun onak izaki, opilak “lo” zeuden bitartean eta labean egin bitartean, guk mokadutxoa egin genuen eta, bide batez, eztarriak berotu.

Gaur zein egun den ere gogoan genuen, eta Santa eskeko ohitura zer den eta nola egiten den azaldu ondoren kopla batzuk ere abestu genituen. Denon ustekaberako, koplak botatzera animatu zenik ere izan zen!
Datorren urterako erronka ere jarri dugu; opilak egiten ikasi dugula erakustea, eta Santa eskean herriko taldearekin ateratzea! Urte bat dugu aurretik praktikatzeko!

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide