Albisteak

Koronabirus kasu bat atzeman dute Zestoan

Asteburuko PCR proben datuak kaleratu ditu gaur Osakidetzak eta txostenaren arabera, Zestoan kasu positibo bat hauteman zuten atzo, abuztuak 9.

Urola Kosta eskualdean, ostiraletik igandera bitartean, Getarian lau, Azpeitian hiru eta Azkoitian, Zarautzen zein Zumaian bina kasu positibo baieztatu ditu Osasun sailak. Euskal Autonomia Erkidegoan 16.913 PCR proba gauzatu dira ostiraletik igandera eta 1.085 kasu positibo zenbatu dira: 713 Bizkaian, 177 Gipuzkoan eta 168 araban. Beste 27 pertsonak EAEtik kanpo bizi dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide