Albisteak

Koronabirus kasu berri bat hauteman dute Zestoan

Osasun Sailak kaleratu duen txostenaren datuen arabera, azken 24 orduetan kutsatu berri bat atzeman dute Zestoan PCR proben bitartez. Zazpi dira, orotara, herrian detektatutako kasuak.

Urola Kosta eskualdean, berriz, 17 kasu positibo berri hauteman ditu Osakidetzak azken egunean: Sei Zarautzen, Azpeitian bost, bi Orion eta bana Azkoitian, Getarian, Zestoan eta Zumaian.

EAE-n, 5.669 PCR proba egin ziren atzo eta 477 lagunek eman dute positibo: 271 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 55 Araban. Azken egunean, EAEtik kanpo bizi diren 19 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide