Albisteak

Koronabirus kasu positibo berri bat atzeman dute Zestoan

Osakidetzak kaleratu duen azken orduetako datuen txostenaren arabera, koronabirus kasu positibo berri bat hauteman dute Zestoan. Honekin, guztira, hiru dira herrian PCR proben bitartez detektatutako kasuak. Urola Kosta ekualdean 19 positibo zenbatu dituzte azken 24 orduetan: 13 Azpeitian, bina Azkoitian eta Getarian eta bana Zarautzen zein Zestoan.

EAEn, atzo baino kasu positibo gutxiago hauteman diren arren, koronabirus kasuek gora egiten jarraitzen dute. 6.617 PCR proba egin ziren atzo eta horietatik 510-ek positibo eman dute: 292 Bizkaian, 112 Araban eta 92 Gipuzkoan. EAEtik kanpo bizi diren 14 pertsonek ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Koronabirusaren ondorioz, 123 dira egun ospitalizatuta dauden pertsonak; horietatik 13 zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide