Albisteak

‘Korosagasti’ filma aurrestreinatu zuten atzo, Azpeitian

Erabaki Produkzioakek ekoiztu eta Asier Susaetak zuzendu duen ‘Korosagasti’ filmaren aurrestreinaldia izan zen atzo, Azpeitiko Soreazu antzokian. Pandemia egoera dela eta, 250 gonbidatuk izan zuten ekitaldiaz gozatzeko aukera. Duela bost urte hasi zen Susaeta proiektu hau lantzen. Pelikula amaitu arren, koronabirusak pare-parean harrapatu zituen, ordea, eta geldialdia egin behar izan zuten. Halere, zinema aretoak irekitzen hasi bezain pronto filma aurrestreinatzea lortu dute. 

1926an Beizamako Korosagasti baserrian gertatu zen hilketa kontatzen du filmak. Guztira, 200 lagun inguruk hartu dute parte filmean, hainbat herritar tartean: Oier Arregi arlo teknikoan, Fabio de las Morenas irudi lanetan eta Zestoako Antzerki Eskolako Manolo eta Juan Alberto Gaztañaga, Inma Izeta, Marije Izeta, Lorea Alberdi, Edurne Errasti eta Anne Uria antzezten.

Filma abuztua ondoren estreinatzea espero du Susaeta azpeitiarrak. 

Egin klik hemen filmaren aurrerapen bideoa ikusteko, edota irakurgai duzue filmaren inguruko erreportajea Ekaineko Danbolineko aldizkarian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide