Korrika antolatzeko lehen bilera egingo dute otsailaren 7an
Danbolin— 2022-02-01Zestoako Korrika batzordeak 22. Korrika prestatzeko lehen bilera egingo du datorren astelehenean, otsailak 7, arratsaldeko 18:15ean, Alonderoko kultur aretoan. Urolako Korrikaren arduradunak adierazi duenez, bileraren helburua Korrikaren nondik norakoak azaltzea eta herrian egingo diren ekintzak prestatzen hastea da. Horretarako, bertaratzen direnek ekintzak proposatzeko aukera izango dute, eta herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko dituzte.Hamaika egunetan, zazpi herrialde zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak, guztira, 2,180 kilometro. Amurrion abiatuko da martxoaren 31n eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Zestoara apirilaren 8an iritsiko da, iluntzeko 01:30ean. Itziartik helduko da lekukoa eta zestoarrok zumaiarrei pasako diegu. Zestoatik apirilaren 8an pasako da euskararen aldeko lasterketa eta.