Albisteak

Korrika Txikia egingo dute bihar Aizarnan

Abiatu da 24. Korrika Atharratzetik, eta datorren igandera bitartean herriz herri ibiliko da euskararen aldeko marea erraldoia. Aurtengoan, bi aldiz zapalduko ditu Zestoako lurrak: martxoaren 25ean Arroabetik igaroko da, eta hilaren 28an herrigunera iritsiko da.

Lehendabizi, ordea, aizarnarren txanda izango da, izan ere, bihar arratsaldean egingo dute Korrika Txikia. 14:45ean abiatuko dira eskolatik, eta auzoko txikienek korrika zeharkatuko dute auzoa.

Arroabean eta Zestoan ere antolatu dute Korrika Txikia. Datorren asteazkenean, Korrika nagusia Arroabera iritsi aurretik, 16:00etan eskolatik plazarainoko ibilbidea egingo dute haurrek. Zestoan, berriz, goizez ospatuko dute egun bat beranduago.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide