KORRIKA: Zestoako kilometroen banaketa

Asteartean egin genuen 21. Korrikako kilometro edo zatiak banatzeko Korrika Batzordea. Hemezortzi zati banatu genituen guztira. Batzordera etorri ez ziren eragileak Zestoako AEK euskaltegitik pasa beharko dute petoak jasotzera.

Gaur hasiko da 21. Korrika Garesen eta datorren asteko ostiralean, apirilaren 12an, pasako da Zestoatik. Egun horretarako hainbat ekintza antolatu ditugu Korrika Batzordean. Korrika goizean pasako da eta ondoren hamaiketakoa emango du Portale Kultur Elkarteak, Portale tabernan bertan. Gauean, berriz, bertso-afaria izango da Gaztetxean Aitor Salegi, Jon Gurrutxaga eta Danel Olano bertsolariekin. Afarirako txartelak Portale eta Koiote tabernetan eta Zestoako AEK euskaltegian eskura daitezke.

Arroabean ere Korrikaren aldeko Herri Afaria egingo dute. Izena ematea Txomin enean izango da apirilaren 9a baino lehen (helduena 15 euro eta haurrena 8 euro). Afal ondoren, Korrikako materialaren zozketa egingo dute.

Kilometroen banaketa ondorengoa izango da:

Lasaoko autobus geltokia – Zestoako EH Bildu (10:24)

KM8+ (geltokia eta zubiaren artean) – Lasaoko auzo elkartea (10:26)

Mallas aurreko zubia – Zestoako Udala (10:28)

KM7+ (zabalgunean) – Zestoako futbol taldea (10:31)

Bainuetxea – EITB (10:35)

Arozena Hotela – Zestoako Herri Eskola eta Guraso Elkartea (10:39)

Gurutzea – Ahurra Aizarnako Guraso Elkartea (10:41)

Gasolindegia – Udaleko langileak (10:43)

(!) seinalea – Zestoan Merkatari elkartea (10:45)

Harrobia – Itxaropena Dantza taldea, Ertxiña Musika Eskola, Danbolinzulo Kultur Elkartea, Zestoako Gaztetxea eta Zestoako AEK (10:47)

Iraetako bidegurutzea – Iraeta Denon Artean (10:53)

Iraetako frontoia – Korrikaren lagunak (10:54)

Lorentxako autobus geltoki ingurua – San Juan Egoitza (10:56)

Ibañarrietako zubiaren azpia – Aizarnazabalgo Udala (10:58)

Oliden baserrirako sarbidea – Arroa Goiko Auzo Elkartea (11:04)

Biribilgunea – Arroa Beheko Eskola eta Guraso Elkartea (11:06)

Agoterako sarbidea – Bakun Itzulpenak (11:09)

Bonbas Azkue – Arroa Beheko Auzo Elkartea (11:16)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide