Goizeko 09:00etan, aterako da autobusa Zestoatik, eta ondoren Iraeta, Aizarnazabal eta Arroabeko autobus geltokietan egingo ditu geldialdiak. Arratsaldeko 19:00etan izango da itzulera, Baionatik.
Autobusean joan ahal izateko, txartelak aldez aurretik erosi beharko dira bost euroren truke. Zestoan, Fati eta Portalen tabernetan eta Aizarnazabalen Uztarrin egongo dira salgai.