Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Hainbat herritarrek Korrika zer den ez dakitela pentsatuta, labur-labur azaltzen duen eskuorria prestatu du Euskara Foroak eta hainbat hizkuntzatara itzuli ditu; hala nola arabierara, frantsesera, ingelesera, portugesera, urduerara eta gaztelerara.
Korrika zer den azaltzeaz gain, bigarren helburu bat zeukan Foroak: internet bidezko itzultzaile automatikoek sortutako testuak baliagarriak diren egiaztatzea. Lan horretan, hainbat herritarren laguntza izan dute.
Nahi duenak, hemen ikusi eta eskura ditzake eskuorriak: Arabiera, frantsesa, ingelesa, portugesa, urduera eta gaztelera.