Korrikaren aldeko mendi irteera Xoxotera

Gertu da martxoaren 27a! Korrikaren oihartzuna zabaltzeko, Xoxotera igoko gara Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik. Zestoatik joateko bi aukera izango ditugu: bata, Gurutzetik 9:00etan abiatuta eta, bidea laburtu nahi duenarentzat, berriz, Ondarbasotik abiatuta, 9:45ean.

Xoxoteko aterpera iristerako prest izango dugu mokadutxoa, horretarako, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Telefono zenbaki honetara mezua bidalita edo deituta eman daiteke izena: 670 420 048. Mokadutxoa egin nahi duenak 5€ ordaindu beharko ditu.

Tipi tapa, tipi tapa, Xoxotera!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide