Albisteak

Kraussk eta Hotzikara taldeen kontzertuak gaztetxean

Zestoako Gaztetxean Kraussk eta Hotzikara taldeen kontzertuak izango dira gaur gauean, 22:00etan hasita.

Kraussk 2009an Mutrikun sortutako metal taldea da. Bi diska kaleratu dituzte oraingoz. Musikazuzenean webgunean dioten moduan, “erritmo pisutsu eta ahots urratuez gain, pasarte lasai eta melodikoak ere aurki daitezke” beraien kantetan.

Hotzikara Usurbilgo lau lagunek osatutako taldea da. Aurrez aipatu webgunean dioten moduan, “ahots guturalak eta kitarra indartsuak garrantzi handia dute gure musikan, baina badira indar berezia hartzen duten kanta instrumentalak ere, estilo aldetik zabaldu egiten gaituztenak”. Usurbildarrek 2015ean kaleratu zuten bigarren diska.

Gaurko kontzertuez gain, aipatu behar da, otsailaren 13an Rodeo talde zestoarrak maketa aurkeztuko duela Zestoako Gaztetxean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide