Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Martxoaren 16an, igandean, 45. Herri Krosa, IƱaki Irureta Memoriala ospatuko da. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera aurtengo krosari haurrentzako lasterketekin. Ondoren, 11:30ean, helduen txanda izango da.
Lasterketaren prestaketa dela eta, gaur arratsaldean haurrek entrenamenduak egingo dituzte. Lehenengo eta bigarren mailako ikasleek 15:30ean hasiko dute entrenamendua Farmazi aurretik, Iranzu tabernatik gora pasatu eta plazan amaituz.
Ondoren, 15 minutu beranduago, 15:45ean, Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izango da. Hauek gurutzetik hasiko dute ibilbidea eta plazaraino iritsiko dira.
Herri Krosaren inguruko albistea ikusteko egin klik hemen.