Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean kontzertu bikainaz gozatu zuten Laranjadira gerturatu zirenek “Ibili munduan” emanaldiarekin. Aitor Furundarena, Angel Unzu, Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabal musikariekin batera Nerea Mendizabalek ere abestu zuen tartean. Gauean ere Lake taldeak dantzan jarri zuen Laranjadi plaza.
Gaur ere egitarau oparoa aurkezten zaigu:
11:00. Zirku-tailerra, umeentzat, frontoi zaharrean, 13:00ak arte.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
17:00.Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.
19:00. Dj Dávila, kalez kale.
23:00. Dj Dávila, plazan.