Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urola Erdiko GKSk kultur jardunaldiak antolatu ditu martxoak 31, apirilak 1 eta 2rako. Ostegunean, hilak 31, “Giza emantzipaziorako borrokak” erakusketa aurkeztuko dute, arratsaldeko 19:00etan, Azpeitiko plazan. Apirilaren 1ean, berriz, “Eskualdeko artisten hausnarketak” mahai ingurua izango da, 18:30ean, Zestoako Alondero aretoan. 20:30an, mokadutxoa egingo dute Gaztetxean eta 22:00etan Iago magoaren ikuskizuna izango da. Egun berean, “Giza emantzipaziorako borrokak” erakusketa aurkeztuko dute 19:00etan, Azkoitian.
Apirilaren 2ko hitzorduak Azpeitian izango dira: 11:00etan, A9ko jardunaldiak aurkeztuko dituzte Azoka Plaza gainean; 14:00etan bazkaria egingo dute eta ondorekn Lur eta Eleneren kontzertua izango da.