Albisteak

Kultur Mahaiaren urteko lehenengo bilera egingo dute gaur arratsaldean

Pasa den urtean hasi zen Zestoako Kultur Mahaiaren ibilbidea. Herriko zenbait kultur elkartetako ordezkari, herriko kultur mugimenduaren norabideaz eta lehentasunez hausnartzen hasi ziren. Orduan, taldeen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko beharra ikusi eta behar horietatik hasi ziren lanean.

Gaur, urteko lehenengo bilera egingo dute, arratsaldeko 19:00etan hasita, Kultur Etxean. Bileran, 2019ko helburuak zein izango diren finkatuko dituzte. Kultur Mahaiko kideek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera eta edonorentzat ateak zabalik daudela azpimarratu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide