Apirilaren 8an Donostiako Kursaaleko Amor Furor obra ikustera joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Udalak. Kontzertua 19:30ean izango da eta sarrera norberak erosi beharko du www.kursaal.eus atarian. Autobus zerbitzua baliatzeko derrigorrezkoa izango da apirilaren 3a baino lehen izena ematea, 688 735 652 telefonoan edota kultura@zestoa.eus helbidera idatzita. Autobusa 18:30ean izango da Zestoako geralekuan.
Amor de Furor Le Cercle de l’Harmonie orkestrak interpretatuko du Jérémie Rhorerren zuzendaritzapean eta Gaëlle Arquez mezzosopranoarekin. Mozart, Donizzetti, Verdi, Rossini, Gluck, Saint-Saëns eta Mendelssohnen lanak izango dira entzungai.