Albisteak

Kurtso berriari ekingo diote gaztetxean

Hilak 4, ostiralean arratsaldeko 21:30ean kurtso berriaren aurkezpena egingo du Zestoako Gazte Asanbladak.

Pasa den udan eztabaida prozesu bat ireki zuten eta bertan, aurtengo kurtsoa antolatzeko azpitalde ezberdinak sortu zituzten. Ohikoak diren azpitaldeez gain, adibidez, Rock komisioa, kontzertuen antolakuntzaz arduratzen dena, komunikazio komisioa etab. bi azpitalde berri sortzea erabaki dute. Batetik, formakuntza komisioa, gazteen beharren arabera formakuntza teoriko zein praktikoak antolatzeaz arduratuko dena, eta bestetik, herriko beste hainbat eragilerekin harremanak eta dinamika ezberdinak sustatzeaz arduratuko den taldea. Talde bakoitza aurkezteaz gain, bakoitzaren helburuak eta asmoak azalduko dituzte gaurko bileran.

31. urteurrena izango da aurtengoa eta nahiz eta asanbladak bizirik eta gogotsu jarraitzen duen herriari zabaldu nahi diote asanbladara gehitzeko deialdia. Behin taldeak aurkeztu eta sortutakoan proposamen ezberdinak jasotzen hasiko dira eta hauek lantzen kurtsoan zehar gauzatzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide