Albisteak

“La Cenicienta” ballet emanaldira joateko autobusa doan izango dute zestoarrek

Zestoako Udalak Kursaal Eskura egitasmoan parte hartuko du berriro ere eta Les Ballets de Monte-Carlo taldearen La Cenicienta ballet emanaldira joateko autobusa doan izango dute zestoarrek. Emanaldia maiatzaren 29an 19:30ean izango da Kursaal Auditorioan.

Emanaldira joateko interesa dutenek sarrerak eurek erosi beharko dituzte www.kursaal.eus webgunean. Bestalde, autobuserako tokia erreserbatzea ere ezinbestekoa izango da honako telefono zenbakian 688 735652 edo emailez (kultura@zestoa.eus).

Autobusa GI-631 errepideko geralekuan hartu beharko da 18:30ean. Izena emateko azken eguna maiatzaren 24a izango da.

Proiektu honen helburua Kursaal Zentroak antolatzen dituen hainbat kontzertu eta ikuskizunetara joateko herritarrei erraztasunak ematea da, eta horretarako doako autobus zerbitzua eskaintzen da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide