Albisteak

La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort-en ikuskizunera joateko garraioa dohainik izango da

La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel-en kontzertura joateko autobusa doan izango dute zestoarrek

Zestoako Udalak Kursaal Eskura egitasmoan parte hartuko du eta oraingoan, La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel-en Nekaldia San Joanen arabera (Bach) kontzertura joateko autobusa doan izango dute zestoarrek martxoaren 19an. Kontzertua 19:30ean hasiko da eta kontzertura joan nahi duten herritarrek, sarrerak eurek erosi beharko dituzte. Behin sarrerak erosita autobuseko tokia erreserbatu beharko dute, honako telefono zenbakietara deituz 943147010 (8 luzapena) edo 688 735 652; edo kultura@zestoa.eus epostara idatziz.

Proiektu honen helburua Kursaal Zentroak antolatzen dituen hainbat kontzertu eta ikuskizunetara joateko herritarrei erraztasunak ematea da, eta horretarako doako autobus zerbitzua eskaintzen da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide