Albisteak

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du “diskriminazio sindikala” salatuz

Gaur, otsailak 22,  Urola Kostako LABeko ordezkariek elkarretaratzea egin dute. Aurreko astean jakinarazi zutenez, TS Fundicioneseko langile ohi batek “diskriminazio sindikala” jasan zuen. Langileari babesa ematea eta egoera salatzea izan da gaurko elkarretaratzearen helburua.

LABeko kideek adierazi dutenez, TSko langileek beraien burua borrokatzera derrigortua ikusi zuten bere garaian, “borroka duin eta gogoangarria” egin ostean, gaur egun ere borrokan jarraitzen dute. Langileria antolatzea behar beharrezkotzat jotzen dute eta horregatik elkartu dira gaur, “ez dugu onartuko hauen lan eskerga kriminalizatzea”. Amaitzeko, argi utzi dute honakoa: “Ez dugu onartuko egindako borrokagatik markatuak izatea. Ez dugu onartuko diskriminazio sindikalik”.

TS Fundicioneseko jabe ohi batekin harremanetan jarri gara baina ez du adierazpenik egin nahi izan.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide