Albisteak

Labar arteen inguruko saioa antolatu dute Zestoan EHU-ren Udako Ikastaroen baitan

Ekainberri 10 urte. Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa ikastaroa antolatu dute Ekainberriren hamargarren urteurreneko ospakizunenen baitan. Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan antolatu dute saioa. Uztailaren 20an izango da, Bainuetxean.

Europan arte labarra duten lau haitzuloen (Altamira, Ekainberri, Chauvet eta Lascaux) ordezkariek hartuko parte jardunaldian. Ikastaroaren helburua, besteak beste, errepliken balio museografikoa aztertzea, paleolitoko labarretako artearen diskurtsoan edota labar artedun errepliken gaur egungo egoera azaltzea izango da. Carlos Olaetxea Gordailuko eta Gipuzkoako Museoen zuzendariak zuzendukoko du jardunaldia. Altamira Museoko eta Ikerketa Zentroko zuzendari Pilar Fatas, DordoƱako Europako gaien zuzendari Valerie Chamoun, Pont d’Arc kobazuloaren erreplikako Richard Buffat eta Juanjo Aranburu ekainberriko zuzendaria izango dira Bainuetxeko saioan.

Jardunaldietan parte hartzeko EHUren Udako Ikastaroen webgunean izena eman beharko da eta matrikula 30 eurotakoa da.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide