Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Azpeitiko Labesu ogiak dastatzeko aukera izango da datorren ostiralean, hilak 18, arratsaldeko 18:00etan hasita Miantxa janari dendan.
Ama orearekin egindako ogi ekologikoak saltzen dituzte Labesuko kideek, eta ostiralean mota ezberdinetako ogiak probatu ahal izango dira. Aurrerantzean Miantxan izango dira eskuragai.