Albisteak

Laiak dendaren 4.urteurrena ospatuko dute ostiralean

2014ko urtarrilaren 20an ireki zituen ateak lehen aldiz Laiak dendak. Denbora oso azkar pasa dela dio Xabier Etxabe bertako jabeak. “Komertzio baten lehen urteetan ezagutu egin behar zaituzte eta horretarako gauzak antolatu behar dira. Jendeak hor zaudela ikusi behar du” adierazi du Etxabek. Lau urte guzti hauetan zehar hainbat ardo dastaketa, kontzertu, bazkari begano… antolatu dituzte. “Kosta egin zaigu baina jendeak badaki hemen gaudela” dio Etxabek.

Ostiral honetan 4. urteurrena festa giroan ospatuko dute. Agustin Jimenez azpeitiarra izango da bertan urdaiazpiko hanka mozten, TWIN bikoteak eskainitako musika herrikoiaz lagunduta. Urdaiazpikoa dohainik izango da, ardo kopa ordaindu egin beharko da.

Laiak bereizten duen ezaugarrietako bat bertako erakusleihoa da. Mertxe Merino arduratzen da hilero gai berria pentsatu eta leiho txiki hori apaintzeaz. Herrian ospatzen diren ekintza ezberdinak islatzen ditu Merinok erakusleihoan, Laiak-en eskaintzen dituzten produktuekin jolastuz. “Erakusleiho bakoitza hilabete inguruz izaten dugu. Batzuk ordea 15 egunez soilik jartzen ditugu eta beste batzuk aldiz, udara inguruan hilabete eta erdiz luzatzen dira.” adierazi du Merinok.

“Birziklatutako materialak erabiltzen ditugu eta ahalik eta gutxien gastatzen saiatzen gara, emaitza ona izateko ez da behar gauza handirik” azaldu du Merinok. Hasierako erakusleihotan produktu asko sartzen zituzten orain ordea ,”minimalistagoak dira”.

 

 

Amabirjinetako erakusleihoa

Amabirjin jaiak iristen direnean “barrerak” jartzen dituzte. “Pasa den festatan barreratan garagardo ezberdinak jarri genituen. Jendea autoz denda paretik” pasatzen hasi, zerbezak ikusi eta dendara sartzen zen. Oso erakusleiho berezia izan zen hura, azaldu dute Merino eta Etxabek.

 

 

 

 

Laiak-en izandako erakusleiho batzuk dira ondorengoak:

 

 

Erakusleihoko argazkiak: Mertxe Merino




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide