Albisteak

“Lambretta” motoen bilkura egin da Iraetan

Igande goizean Eibarko LAMBRETTA taldeko partaideen bilkura izan zen Iraetan, Laiak dendak antolatuta eta Iraetako Tren Txikiaren kolaborazioekin. Eibartarren esanetan “oso ondo pasa genuen Iraetan, bai hamaiketakoa egiten eta baita tren txikian ere”. “Eibarko Lambretta taldekoek Zestoarekiko beste ikuspegi bat eraman zuten eta seguru laister bueltan izango ditugula” nabarmendu du Josetxo Mendizabal Zestoako Alkateak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide