Albisteak
“Lan duina, bizi duina” aldarrikatu du LAB sindikatuak Zestoan
— 2017-11-16“Lan duina, bizi duina” aldarrikatzeko LAB sindikatua Euskal Herri osoan egiten dabilen “ekimen ibiltaria” ostegunean Zestoatik igaro da. Ekimen horren barruan delegatu batzarra eta elkarretaratzea egin ditu LAB sindikatuak Zestoan. Goizean Kultur Etxean elkartu dira LABeko delegatu batzarra egiteko. “Tailer hau LABkideok egunerokoan kapitalari aurre egiteko bitartekoak konpartitzeko eta langile klasearen berrosaketaren kontzientziazioan urratsak emateko” egin dutela adierazi dute sindikatuko kideek.
Behin delegatu batzarra amaituta, 12:30ean, elkarretaratzea egin dute plazan “Sistema publikoaren alde, argiteria herriarena da” lemapean. Elkarretaratzearekin Zestoako Udal Gobernuak uztaileko osoko bilkuran hartutako erabakia salatu dute.
“Ekimen ibiltariaren” jarraipena hemen ikus dezakezue.
Egin zaitez bazkide