Albisteak

Lan erreformaren aurkako elkarretaratzea egingo dute bihar Sansineneako biribilgunean

Espainiako Gobernuak onartu nahi duen lan erreformaren aurkako elkarretaratzeak deitu dituzte LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek asteazkenerako. Lantokietan eta herrietan egingo dituzte kontzentrazioak, Espainiako Gobernuak CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin hitzartu du lan erreformarekiko desadostasuna agertzeko.

Zestoan ere egingo dute elkarretaratzea, Sansinenea poligonoko biribilgunean  Lan-erreforma honi  ez – lan harremanen euskal esparruaren alde lelopean. Azpeitian, berriz, Landeta auzoko biribilgunean izango da hitzordua, goizeko 11:00etan. Zumaiako GKNko langile batzordeak deituta ere kontzentrazioa egingo dute lantegi aurrean.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide