Albisteak

[LAN ESKAINTZA] Arlo digitalerako langile bila gabiltza Danbolinen

Danbolinen lan egin nahi?

Eskaintzaren deskribapena:

-Sei orduko lanaldia (ordutegi malgua, hilean bi asteburutan lana)

-Lau hilabeterako kontratu luzagarria

-Lantokia: Zestoako Kultur Etxea

Zereginak

-Danbolinen edizio digitalerako edukiak garatzea: albisteak erredaktatu, ikus-entzunezko edukiak sortu…

-Publizitatea kudeatzea

-Herriko eragileen proiektuetan parte hartzea

Kontuan hartuko da

-Zestoarra izatea edo Zestoa ezagutzea

-Kazetaritza, komunikazioa edo pareko ikasketak edota kazetari gisa esperientzia izatea

-Gidabaimena

-Argazkilaritza edo bideogintza

-Ezagutza: Photoshop, Premier, Quark, InDesign…

-Sare sozialak menderatzea

-EGA edo baliokidea

-Izaera dinamikoa

-Danbolinen eta herriko taldeetan parte hartu izana

Denon proiektuaren parte izan nahi baduzu eta zure ekarpenek Danbolin aberastuko dutela uste baduzu, ez galdu aukera eta bete galdetegia.

  • Epea: ekainak 22



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide