Albisteak

Landa eremuko emakumeak ikustarazteko lehiaketa jarri du martxan Landaolak

(Erran.eus)

Gipuzkoako landa Garapenerako Elkarteak sortutako Landaola Federazioak Landa Emakumeak Gara proiektua indartu nahi du. Proiektuaren helburua Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzea da. Proiektuari bultzada bat emateko asmoz, sormen lehiaketa bat jarri berri dute martxan, landako emakumeak eta bizikidetza ardatz hartuta.  Antolatzaileen esanetan, lehiaketa honekin, Gipuzkoako emakume ezberdinak landa eremuaren, bertako emakumeen eta bizikidetzaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi dira.

Parte hartu nahi dutenek euskarri grafiko bat (argazkia, marrazkia, irudi bat, collage-a…) aurkeztu beharko dute hausnarketa testu batekin urriaren 15era bitartean. Hiru kategoriatan banatu dute lehiaketa: 25 urtetik beherakoak, 22-55 urte bitartekoak eta 55 urtetik gorakoak. Kategoria bakoitzean hiru sari egongo dira: 1.saria 600 euro, 2, saria 450 euro eta 3. saria 300 euro. Sari horiez gain, publikoarentzako saria ere egongo da eta bozkatzen dutenen artean bertako produktuekin osatutako otarra zozketatuko da. Izen-ematea online egin behar da eta doakoa da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide