Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Lander Zabala, Herri Kroseko antolatzaileetako batekin egon gara aurtengo Herri Krosaren inguruko nondik norakoez galdetzeko.
Bai, hori da, martxoaren 17an izango da aurten krosa eta izena emateko epea irekita dago herrikrosa.eus webgunean. Herriko enpresa, denda, elkarte eta guraso elkarteekin harremanetan jartzen ari gara egunotan. Oso eskertuta gaude kros hau antolatu ahal izateko ematen duten dirulaguntzagatik.
Haurren probak goizeko 10:00etatik aurrera izango dira, eta helduenak berriz, 11:30ean.
Geurea den Kros Herrikoi honi merezi duen prestigioa eman nahi diogu eta herritarren partaidetza indartu eta sustatu asmoz entrenamendu saio bat antolatu dugu. Poz ikaragarria hartu nuen San Silbestrean horrenbeste zestoar korrika ikustean eta orain, Kobaz Koba Trail lasterketan ere 69 zestoarrek hartu behar dute parte. Gure asmoa eta nahia horixe izango litzateke, korrika dabilen zestoar korrikalari hori, Zestoako Herri Krosean parte hartzera animatzea.
Martxoaren 3an, igande goizeko 10:00etan, izango da. Kiroldegi aurrean elkartuko gara eta Krosean egiten den ibilbidea egitea da asmoa. Beraz, badakizue, animatu goiz ederra pasatuko dugu eta.