Albisteak
Laponiako ikasleak hartu dituzte etxean Urola Ikastola BHIko ikasleek
— 2023-04-28Azpeitiko Urola Ikastola BHIk gonbidatuta, Laponiako hamabost ikasle izan dira Euskal Herrian apirilaren 17tik 26ra bitartean. Horietatik hiruk Zestoan egin dute egonaldia; Oihane Alberdik, Jone Mendiak eta Malen Uzkudunek hartu dituzte etxean. Aurrez, Urola Ikastola BHIko ikasleak izan ziren Zirkulu Polar Artikotik gertu dagoen Tornio hirian hamar egunez.
Erasmus + programaren baitan zinema ardatz duen proiektu bat lantzen ari dira elkarlanean euskaldunak eta finlandiarrak. Europe on the screen: eKIN. Cinema as a Driving Force for Social Change izena du proiektuak, eta zinema gizarte eraldaketarako tresna gisa baliagarri ote den ari dira ikertzen. Azpeitiko Dinamoa sormen gunearekin lankidetzan hainbat film ikusi eta eztabaidatzeaz gain, euren film labur propioak sortzen ari dira.
Bestalde, gure bazterrak eta bizi-estiloa ezagutzeko aukera ere izan dute: mendia, itsasoa, sagardotegiak, herrietako festak, denetik probatu dute, pentsa, harri jasotzen ere jarri ditugu. Datorren ikasturtean jarraipena izango du egitasmoak, eta urriak berriro etorriko dira beste dozena bat ikasle finlandiar. 2024ko otsailean, berriz, Urola Ikastola BHIko beste ikasle talde baten Laponian egonaldia egingo dute.
Argazkiak eta bideoak: Urola Ikastola BHI
Egin zaitez bazkide