Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Laranjadi plazako zenbait zuhaitz gaixorik daudela jakinarazi du Zestoako Udalak. Hori dela eta, aholku teknikoak jaso ondoren, eta zuhaitz horiek berrindartzeko aukerarik ez dagoela ikusita, plazaren erdian kokatuta dauden hiru arteak aterako dituzte. Horien ordez carpinus betulus fatigata espezieko zuhaitzak landatzea erabaki dute. Aldaketa honekin batera, Laranjadi plazan ikurriña bat jarriko dutela ere adierazi du Udalak. Lanak otsailaren 18an hasiko dira.
IRUZKINDU