Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Joan den astean jakinarazi zuen Udalak Laranjadi plazan gaixorik zeuden hiru arteak kendu eta carpinus betulis fatigata espeziekoak zuhaitzak jarriko zituztela. Gaur goizean ekin diete lanei Udaleko langileek. Azkenean, bi zuhaitz berri landatu dituzte eta erdian gelditu den hutsunean ikurrina bat jarriko dute. Lanak datozen egunetan amaituko dituzten jakinarazi du Josetxo Mendizabal alkateak.