Albisteak

Larrialditarako telefonoen berri eman du Udalak

COVID-19 birusak eragindako konfinamenduan indarkeria matxista jasaten ari direnentzat eta arreta psikologikoa behar duten herritarrentzat laguntza telefonoak daudela jakinarazi du Udalak.

Egoera honetan indarkeria matxista jasaten ari direnek bi telefono hauetan eska dezakete laguntza; 615 768 980 (Zestoako Udala) eta 900 840 111 (Eusko Jaurlaritza). Jaurlaritzaren zenbaki hori anonimoa da, eguneko 24 orduz dago martxan eta fakturan ez du arrastorik uzten. Udalak jakinarazi du herritar guztion esku dagoela indarkeria matxista salatzea eta laguntza eskaintzea. Bizilagunen batek halako egoeren berri badu, lehenbailehen telefono zenbaki horretara deitzeko deia egin du.

Bestalde, berrogeialdi egoera honek gogo-aldarteetan eragina izan dezake (larritasuna, beldurrak, ziurgabetasuna…). Biztanleriari laguntzeko asmoz, Gipuzkoako Psikologia Elkargoak, boluntario diren osasun psikologoen bitartez, telefono bidezko doako arreta psikologikoa eskaintzen du 692 566 160 telefono zenbakian, 10:00etatik 14:00etara.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide