Albisteak

Larunbat arratsalderako bertso saioa antolatu du Gazte Asanbladak

Gaztetxearen 32. urteurrenaren ospakizunen baitan, bertso saioa antolatu du Gazte Asanbladak larunbaterako. Iker Letamendia, Oier Etxeberria, Uxue Alkorta, Danel Olano, Julene Iturbe eta Aitor Salegi arituko dira bertsotan. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Sarrerak aurrez erosi beharko dira, bost euroren truke, Portale tabernan.

Apirilaren 2an hasi ziren ekintzekin. Maria Blanco, Julen Portillo eta Mikel Ibargurenek monologo bana eskaini zuten. Hurrengo egunean, Santa Engrazira mendi irteera egin zuten. Apirilaren 8an, berriz, Okupazioaren aurkako ofentsiba gelditu izenburupean hitzaldia eskaini zuten Errakiko kideek. Ezpalak laukotea bi kontzertu eskaintzekoak ziren joan den asteburuan baina kontzertu horiek maiatzaren 23 eta 24ra atzeratu dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide