Albisteak

Larunbat honetan hasiko dira Iraetako santainesak

Larunbat honetan, hilak 18, hasiko dira Iraetako santaines Jaiak. Umeen egunarekin emango diete hasiera festei. Igandean, berriz, jubilatuen eguna ospatuko dute. Asteartean Santa Ines eguna izango da eta festarekin jarraituko dute auzotarrek. Hurrengo ostiralean, Bekoetxe merenderoko mus txapelketa jokatuko dute. Aurtengo santainesak urtarrilaren 25ean amaituko dituzte, pintxo lehiaketa eta garagardo afariarekin.
Hemen duzue egitaraua:
Urtarrilak 18, larunbata – Umeen eguna

11:00. Txupinazoa.

13:00. Zuhaitz landaketa Iraetako haurrekin.

16:00. Jaioberriei ongietorria Gure Ordekan.

16:30. Umeen puzgarriak, tailerrak eta jolasak.

17:00. Iraetako tren txikia zabalik.

18:00. Txokolatada.

Urtarrilak 19, igandea – Jubilatuen eguna

09:30. Meza, Iraetako jubilatuen omenez.

10:30. Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa.

11:00. Vamos al fronton.

11:30. Pilotako finalak.

17:30. Herri kirolak.  Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa: Iker Vicente eta Jesus Mari Mujika Mikel Larrañagaren eta Jon Rekondoren aurka. Errota Harria: Xabier Peña (Aizarnazabal), Jagoba Otaegi (Aizarna), Mikel Lopetegi Urra (Zarautz), Inhar Urruzuno (Ondarroa, Bizkaia), Beñat Telleria (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) eta Jon Gisasola Zelai V.a (Mallabia, Bizkaia).

Urtarrilak 21, asteartea – Santa Ines eguna

11:00. Meza.

14:30. Gure Ordekako bazkideek bazkaria elkartean.

Urtarrilak 24, ostirala

22:30. Mus txapelketa Bekoetxe merenderoan. Izen ematea, 22:00etatik aurrera.

Urtarrilak 25, larunbata

13:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.

14:00. Pintxo bazkaria Gure Ordeka elkartean.

20:00. Batukada Iraetako kaleetan zehar.

20:30. Garagardo afaria, Iraetako frontoian. Saltxitxak, txerri ukondoa, postrea eta garagardoa izango dira.

00:00. Erromeria Iratzar taldearekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide