Albisteak

Larunbat honetan jokatuko dira Ados Pilotaren Binakako Txapelketako partidak

Ados Pilotak antolatzen duen 2026ko Binakako Txapelketak geldialdia egingo du larunbat honetan, urtarrilaren 31n, Zestoan. 17:00etatik aurrera, bi partida jokatuko dira frontoian, promozio mailako bat eta lehen mailako bestea. Sarrera 5 eurokoa izango da.

Lehenik, promozio mailan, Sagardui–Etxeberria eta Iriarte–Ernaga bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago. Ondoren, lehen mailako partidan, Gomez–Agirre eta Aranburu–Mendiburu bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Txapelketa abenduan abiatu zen eta martxoaren amaieran izango du amaiera Azpeitian, Euskal Herriko hainbat herritan barrena jokatzen ari diren jardunaldiekin. Zestoakoa beste hitzordu garrantzitsu bat izango da ligaxken garapenean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide