Albisteak

Larunbatean Aizarnako parrokia eta Santa Engraziara bisita gidatua

Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailak antolauta, Zestoako hirigune historikoa eta parrokiako erretaula barrokoa ezagutzeko aukera izan ziren pasa den igandean Bizente Davilaren eskutik. Dozena bat lagun inguru elkartu ziren, tartean, Inaziotar bidea egiten ari zen emakume irlandar jubilatu berri bat. Eliza, Udaletxeko pleno aretoa eta erlojua, Pio Baroja plaza… bisitatu zituzten. Amaieran, Ipintza elkartean sagardo pixka bat dastatzeko aukera ere izan zuten bertaratuek.

Larunbatean Aizarnako parrokia eta Santa Engrazia ermita
Aizarnako plazatik 10:00etan aterata, hiru ordu eta erdi inguruko iraupena izango duen bisita gidatua eskainiko du Bizente Davilak. Deialdiak dioenez, “denboran geldirik dauden lekuak badira oraindik eta horietako bat dugu Aizarna. Santa Engraziara egindako ibilaldian zehar, Iñigok bere bailara kutunera egindako bidea ikusiko dugu. ermitara igotzeko ahaleginaren ordaina, landa eremuko paisaiaren xarmak emango digu. Aizarnak XVI. mendeko eliz miresgarria du, paretak margolan ederrez apainduak daude, arte ederren harribitxi bihurtuz”. 
Parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute 943 15 18 78 telefono zenbakira deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita. Saioa doakoa izango da.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide