Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Larunbatean emango zaio hasiera 2022ko Gaztetxoen Gurutzeaga Pilota Txapelketari. Abantzu Zestoako Pilota Klubak Zestoako Herri Ikastetxearekin elkarlanean antolatzen duen txapelketak berrikuntza bat izango du aurten, azken urteetan egin izan den bezala astegunetan jokatu beharrean, larunbat goizetan jokatuko dira aurten partidak goizeko 9:30etatik aurrera. Aurtengoan ere bi maila egongo dira, benjaminek goizeko 9:30etatik 11:00ak bitartean jokatuko dituzte partidak eta alebinek berriz 12:00etatik 13:00etara bitartean. Txapelketa kiroldegiko frontoian jokatzea aurrikusten den arren, jardunaldi batzuk frontoi zaharrean ere jokatuko dira, bereziki eguraldiak laguntzen duenean. Finalak maiatzaren 2an arratsaldez jokatuko dira.