Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako kiroldegian jatorri arabiarreko neskentzako esku-pilota topaketak antolatu dituzte datozen asteetarako. Saioak Naroa Agirre pilotariaren eskutik eskainiko dira, eta helburua da neska gazteei pilota ezagutzeko eta praktikatzeko aukera ematea giro atsegin eta parte-hartzailean. Proiektuaren jatorriaz hitz egin zuen pilotariak “Frontoian ikusi nahi zaituztet” erreportajean.
Topaketak Zestoako kiroldegiko pilotalekuan egingo dira, eta guztira lau saio izango dira martxoan eta apirilean zehar. Lehenengo hitzordua, larunbat honetan, martxoaren 14an izango da, 10:00etatik 11:00etara. Bigarren saioa, berriz, martxoaren 27an egingo dute, 18:00etatik 19:00etara. Apirilean beste bi saio izango dira: apirilaren 18an eta apirilaren 25ean, biak 10:00etatik 11:00etara.
Informazio gehiago nahi dutenek Zestoako kiroldegiarekin jar daitezke harremanetan: kiroldegia@zestoa.eus helbidean edo 943 147 942 telefonoan.